XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Animalietan txapeldun
Ofizialki antolatu ohi diren kirol lehiaketetan, proba bakoitzerako maila bereziak egin ohi dira.

Ezin jarriko dugu pista batean, lasterketa batean, hamalau urteko ume kozkor bat hogeita bat urteko atleta olinpiko baten ondoan: ezin gonpara ditzakegu, bada, besterik gabe lasterkari biok, ez preparazio aldetik, ez eta iraupen edo euspen aldetik.

Baina, bai gonbara ditezkeela erlatiboki: izan ere, hamalau urteko gaztetxoa adin bereko beste atletei buruz, olinpiko lasterkaria kategoria bereko beste kirolariei buruz baino askoz hobea izan daiteke.

Ondorengo orrietan txapeldun izenez datozen animaliek, egiaz rekord bat adierazten dute beren sail eta kategorietan.

Rekord horiek bi modukoak dira: batzu absolutuak, rorkual edo bale-hegaztuna adibidez; Lurreko animaliarik handiena bait da; ez da besterik handitasunean eman diezaiokeenik.

Hipopotamoak eguneko 200 kilo belar jaten du; ez da halere tripontziena; bere pisuaren hamarretik bat bait da hori.

Libelula, berriz, jan eta jan, irentsi eta irentsi, eta ez da aspertzen....

Rekor erlatibuaren aldetik, esan daiteke, animalia txikiagoa, eta rekord hori handiagoa ohi dela.

Kangurua dator jauzirik handienak egiten dituzten ugaztunen artean: bere goiera halako biko jauzia egiten du.

Eta kukusoa? Nork ez jakin ze salto handiak egiten dituen?.

Supertxapeldun izena eman genezaioke: inoiz, bere tamaina halako hirurogeiko jauzia egiteko ere bait bai da.

Lehoinama handia, umaldi batez lau lehoinkume egiten, harro-harro jarri ohi da bere emankortasunez.

Lehoinkumeak ibiltzeko gauza direlarik, habia ingurura aterazten ditu, guztiek ederrets ditzaten.

Horrekin gonbaraturik, oso apal agertzen da bombix tximeleta txikia: errunaldi edo arraultze-eginaldi bakoitzean berrehun eta berrogeita hamar arraultzeko egiten ditu sagarrondoren baten adar inguruan, eta ondoren, besterik gabe, ezer gerta ez balitz bezala, hegaldakari ematen dio.

Ondoko laukietan, rekord handienekin batera txikienak aurkezten dizkizugu, mailadi bat beraren bi mutur arteko mailak emanez: mailadi horretan, animalia espezie eta talde bakoitzak bere mailatxoa betetzen du, bakoitza bere kualitatez, berezitasunez eta ezagugarriz horniturik, eta gaineratiko izaki bizietatik desberdin.